domingo, 13 de abril de 2014

AURKEZPENA

Beroketapilotan bloga, esku pilotan beroketa egoki bat nolakoa izan daitekeen argitzea helburua duen proiektua da. Blogan zehar gaiaren inguruko errebisio bibliografiko sakon bat planteatzen da beroketaren oinarriak argitzeko intentzioarekin. Ondoren, bideo, argazki eta elkarrizketa batzuetaz baliatuz, esku pilotako partidu eta entrenamendu aurreko beroketa eredu bat proposatzen da.

Blog honen helburua beraz, pilotari, entrenatzaile eta elkarteen zeregina erraztea da, eguneroko entrenamendu eta partiduen atal oso garrantzitsu baten proposamena eginez. Aipatutako beroketa ereduak ez dira perfektuak edo hoberenak, baina teorikoki beroketa bati aurreikusten zaion funtzioa betetzen dute eta entrenamendu edo partiduen kalitatea hobetzea bilatzen dute. Azken finean, beharrezkoa ikusten dugu pilotan egiten den beroketaren oinarrizko jarraibide batzuen estandarizazioa.

Proiektuaren justifikazioari dagokionez, argitu beharra dago, Euskal Pilotako jokamolde ezberdinetan beroketari eman zaion garrantzi eskasak animatu gintuela proposamen hau aurrera eramatera. Euskal Pilota ezagutzen edo praktikatzen dutenek gurekin  bat etorriko dira, orokorrean gaizki berotzen dela esaten dugunean. Historikoki beroketari eman zaion eta gaur egun ematen zaion garrantzia behar baino askoz gutxiago da, batez ere, profesionalismotik urruntzen garen heinean. Beraz, aurretik dugun erronka handia bada ere, denon artean pilotaren garapena lortzea dugu, hemendik aurrerako pilotari eta teknikoen lana hobetuz.

Blogaren helburua eta justifikazioa azaldu ondoren, eskerrak eman nahiko genieke proiektu hau burutzera lagundu digutenei. Batetik, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatean irakasle moduan diharduten Julio Calleja, Javier Orbañanos eta Oidui Usabiaga-ri. Bestetik, beroketaren inguruan dugun jakintza areagotu diguten ZENTRUM - Rehabilitación & Rendimiento-ko Aritz Altadill eta Jurdan Mendigutxia-ri. Modu berean, bere ohiturak eta bizipenak zabaldu diguten Juan Martinez de Irujo eta Mikel Idoate esku pilotako pilotari profesionalei.

Aurkezpenarekin amaitzeko, blogaren sortzaileen informazioa plazaratuko dugu. Proiektu honen gidaritzapean, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura amaitzear dauden eta Euskal Pilota maite duten Xabier Barbero eta Mikel Lana daude.

Xabier Barbero


  • Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
  • Piraguismoko entrenatzailea 1º mailan



Mikel Lana

  • Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
  • NSCA – Certified Personal Trainer, 2014
  • Kirol Teknikaria Euskal Pilotan, 2013
  • Errendimenduko Practicuma ZENTRUM-en, Aspe eta Asegarce-ko pilotarien prestaketa fisikoan, 2013-2014
  • Nafarroako Euskal Pilotako Federakuntzaren esku pilotako jubenil selekzioaren entrenatzailea, 2013-2014
  • San Miguel Pilota Taldearen entrenatzailea, ESTELA-LIZARRA, 2013-2014
  • Arkupe Pilota Taldearen entrenatzailea, Murgia, 2012-2013

§  

11 comentarios:

  1. - EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Hiru informazio iturri baino gehiago darabiltzate. Horrez gain, instalazioetan egon dira eta elkarrizketa ugari dituzte. (BIKAIN)
    • Garatutako edukiak galderari erantzuten dio bere osotasunean eta sakontasun handiz. (BIKAIN)
    • Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa izan daiteke.(BIKAIN)
    • Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da argi ikusten den bezala( OSO ONGI)
    • Hizkuntzaren aberastasuna oso zuzena da, idatzi erakargarria eta bateratua. (OSO ONGI)
    • Ortografia akats batzuk ditu (ONGI)

    - GAIA (EDUKIA)
    • Argi dago Euskal Pilotan oso garrantzia txikia izan duela entrenamendu edo partida aurretiko beroketak. Gaur egun ordea, batez ere profesionaletan gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari dela esango nuke. Afizionatuetan ordea, oso pilotari gutxi ikusten ditut entrenamendu edo partida baten aurretik beroketa egoki bat egiten. Honen zergatia, ohituren kontua izateaz gain, garrantzia gutxi eman zaiolako da, adibidez, liburuetako eta artikuluetan gutxitan agertzen da.
    Ondorioz, uste dut oso blog interesgarria dela edozein kiroletarako eta batez ere Euskal Pilotarako. Beharrezkoa ikusten dut adibidez edozein pilotari afizionatuk beroketa bat nola burutu jakitea eta blog honetan oso argi ikusi daiteke. Gainera, lesioen prebentzioan oso garrantzitsua izan daiteke ongi berotzea. Beraz, uste dut serio hartu beharreko gai bat dela, denbora gutxi behar eta emaitza handiak ematen laguntzen duena.

    - KALIFIKAZIOA
    • Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogaren nota 9.5ekoa da.

    - IZEN-ABIZENAK
    • Gontzal Urionabarrenetxea Zarrabe

    ResponderEliminar
  2. BEROKETA ESKU PILOTAN
    1-Ebaluazio irizpideak:

    -Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: elkarrizketak…
    -Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
    -Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da.
    -Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira.
    -Talde lana egon da
    -Hizkuntza zuzena
    -Ortografia akatsen bat.

    2-Gaia (edukia):
    Oso ondo jorratzen dira beroketak dauzkan aspektu anitzak. Argi eta errez ulertzen dira atal ezberdinak eta oso egoki iruditzen zait ondo azaldu izana dauden beroketa motak eta hauek dauzkaten eraginak, aspektu fisiologikoak eta psikologikoak ere azalduz. Gainera, gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait jende gehienak ez diolako behar bezalako garrantzia ematen beroketari eta funtsezkoa da, muskuluak kondizio egokian mugitzeko eta lesio edo gainkarga posibleak ekiditeko. Beraz, blog hau oso interesgarria izatetik aparte, esku pilotan zentratuta dagonez, oso erabilgarria izango da esparru horretarako, ez direlako honelako beste informazio iturri askorik aurkituko.


    3-Kalifikazioa
    Bikain: 9

    4-Izen-abizenak
    -Liher De Luzarraga Garbisu

    ResponderEliminar
  3. Txapela kentzeko moduko bloga dela iruditu zait. Beroketaren gaia karreran zehar gutxi sakondu dugun alor bat dela uste dut eta blog hau oso lagungarri suerta dakiguke pilotako edota beste edozein kiroletako entrenamendu edo txapelketa aurreko beroketa bat prestatzeko.

    Blogeko edukian sakonduz gero, informazio iturri ugari erabili dituzte, artikulu, liburu zein elkarrizketak besteak beste. Honez gain, IKTei dagokionez, eurek sortutako bideoak sartu dituzte material oso egokia eta didaktikoa delarik. Gaineratutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera, esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu delarik. Informazioa ugaria eta aberatsa izan arren, bloga oso ondo antolaturik dago, irizpideak erraz aurkitzen direlarik. Erabilitako euskara maila zuzena da. Amaitzeko talde lana izan dela begibistakoa da, bideoetan ageri den bezala batek ariketak egin eta besteak grabatu egiten baititu. Bejondeizuela mutilak!

    KALIFIKAZIOA: 10 BIKAIN!

    Joseba Angulo Zaldua

    ResponderEliminar
  4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    -Eskatzen diren informazio iturri guztiak erabili dituzte eta hori gutxi balitz, lana elkarrizketekin osatu dute =Bikain
    -Garatutako edukiak galderari erantzuten dio bere osotasunean eta sakontasun handiz. Informazioa osorik dago = Bikain
    - Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortu duten materiala erabilgarria eta oso didaktikoa da = Bikain
    - Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira eta argi daude = Bikain
    - Talde lana dagoela ikustea saiagoa da baina horrelako lan osoa ateratzeko talde-lana egin dute = Bikain
    -Euskararen aberastasuna oso haundia da eta ondo batua dute dena = Oso ongi
    - Ortografia akats batzuk gutxi batzuk ditu = Oso ongi

    GAIA (EDUKIA)
    Hautatua izan den gaia, Euskal pilotan hutsune handia izan eta oraindik duen gai bat da. Ez dago asko idatzirik honen inguruan eta beraz alde horretatik talde honek gaiarekin asmatzeaz gain, gai oso baliogarria izan daiteke etorkizun baterako. Lan honetan beroketa bat nola egiten den erakusten da eta edukiak oso argi daudenez hau denen eskuetan dago , horrela oso garrantzitsua izango litzateke pilotari gazteenei hasiera hasieratik beroketa oso eta egoki bat nola burutu behar duten irakastea. Lan honek horretarako balio du.

    KALIFIKAZIOA
    Ebaluazio irizpideak oinarritzat izanik, blogaren nota 9.5ekoa da. Lan bikaina.

    IZEN-ABIZENAK
    Jon Lazkano Erentxun

    ResponderEliminar
  5. Hiru informazio iturri baino gehiago ikusi dituen blog baten aurrean aurkitzen gara. Gainera hasierako espektatibak erraz betetzen dituela uste dut nik, hau da, hasierako galderei edo zalantzei era garbian erantzuten die blog-ak. Aparte, Bloga oso ordenatua dagoela ere aipatu beharra dago, garbi ikusten baita zer dagoen orrialde bakoitzaren atzean. Lan honen beste helburu bat ere bete da: Talde lana izan behar zuenez, eta hauek elkar lanean aritu direnez, alde horretatik ere lan bikaina izan da. Azkenik aipatu nik behintzat ez dudala akats ortografiko zein gramatikalki aurkitu.
    Gaiari dagokionez, oso aberasgarria dirudit, pilotaren munduan alderdi fisikoari hots egiten dion edozer gauzak, izan ere, nahiko atzeratua baitoa pilotaren prestakuntza, beste zenbait kirolekin alderatuz. Gainera beroketaren atala oso gutxi landua dagoenaren susmoa dut, izan ere, pilotan eskuak berotzeari askozaz garrantzi gehiago ematen zaio, gorputzeko beste atal guztiak berotzeari baino, eta ondo iruditzen zait eskuak berotzea, baina gorputzari behar zaion garrantzia eman behar zaio eta honetan bat nator, Mikel eta Xabierrekin.
    Honegatik guztiagatik, nire kalifikazioa ezin da beste era batekoa izan : 10
    Aitzol Astiazaran Korta

    ResponderEliminar
  6. 1-Ebaluazio irizpideak
    - 3 informazio iturri baino gehiago erabiltzen ditu eta elkarrizketak ere egiten ditu. (Bikain)
    - Hasierako galderei erantzuten die, erabat. (Bikain)
    - 3 IKT baino gehiago erabiltzen ditu eta oso didaktikoak dira, adibideak baitira. (Bikain)
    - Bloga ordenatua dago. Gauzak erraz aurkitzen dira. (Bikain)
    - Talde lana izan dela frogatzeko nahiko ebidentzia dago. (Bikain)
    - Erabilitako hizkuntza zuzena da. (Oso ongi)
    - Akats ortografiko apurren bat badago. (Oso ongi)

    2- Gaia
    Uste dut gaiarekin bete-betean asmatu dutela. Errebisio bibliografikoa egin dute beroketa batek bete behar dituen funtzioak zein diren jakiteko eta ondoren hori pilotara ekarri dute. Aurkeztu duten eredua oso egokia iruditu zait eta bideo bidez oso ikusgarri eta argiki azaldua. Lan praktikoa eta serioa iruditu zait.
    3- Kalifikazioa: 9,5

    4- Izen abizenak: Asier Azpiroz Iztueta.

    ResponderEliminar
  7. BEROKETA ESKU PILOTAN:

    1- Ebaluazio irizpideak:

    - Hiru informazio iturri baino gehiago darabiltzate. Horrez gain, instalazioetan egon dira eta elkarrizketa ugari dituzte. (BIKAIN)
    - Garatutako edukiak galderari erantzuten dio bere osotasunean eta sakontasun handiz. (BIKAIN)
    - Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa izan daiteke.(BIKAIN)
    - Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. (BIKAIN)
    - Talde lana izan da argi ikusten den bezala( OSO ONGI)
    - Hizkuntzaren aberastasuna oso zuzena da, idatzi erakargarria eta bateratua. (OSO ONGI)
    - Ortografia akats batzuk ditu (ONGI)

    2- Gaia (Edukiak):

    Gai hau oso interesgarrira iruditu zait, izan ere, uste dut gaur egun oraindik jende asko ez dagoela kontzientziatua beroketak duen garrantzira eta hau ondo egiteak ekarri ditzakeen ondorio positiboetara. Ni pertsonalki orain arte kirola egin izan dudanean oso gutxitan arreta jarri diot beroketari, baina urteak pasa ahala eta esperientziaren laguntzaz konturatu nahiz edozein jarduera egin orduko beroketak daukan garrantzia, beraz, lan hau oso baliagarria ikusten dut baina pilota eskola ezberdinetako entrenatzaile edo monitoreek zein pilotariek beraiek esku pilotako beroketa egoki baten eredua izan dezaten. Beraz, lan honen inguruan esan dezakedana da etorkizun bati begira oso erabilgarria ikusten dudala, bati-bat gai honen inguruko oso lan gutxi daudela uste dudala eta garrantzitsuena pilotari askoren artean oraindik ez dagoelako kontzientzian sarturik.
    Gomendio bat aipatzerako orduan, nire ustetan lan hau gehiago dago errendimendura begira eta egokia irudituko litzaidake baita alebin edo infantil moduko kategorietara bideratutako beroketak ere proposatzea, hain espezifikoak ez direnak.

    3- Kalifikazio:

    Aurrez aipaturikoa kontutan izan eta gero lan honi jarriko diodan kalifikazioa 9koa da.

    4-Kritikaren egilea:
    Jon Azkarraga Igarza

    ResponderEliminar
  8. 1.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza eta gainera elkarrizketak ere egiten ditu. Bikaina
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Bikaina
    • Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da. Bikaina
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. Bikaina
    • Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. Bikaina
    • Hizkuntza zuzena. Oso ongi
    • Ia ez da ortografia akatsik aurkitu. Oso ongi

    2.-GAIA

    • Normalean kirolean beroketa sakontzen ez den gaia da, beraz oso interesgarria hasieratik eta gainera kontuan izanik Euskal pilotan sakontzen duela are eta hobea. Beroketa eredu bat ere proposatzen dute bideoak barne non oso ondo azaltzen den zelan egin behar diren gauzak. Bukatzeko elkarrizketek laguntzen digute ikusteko zelan dagoen beroketa gaia gaur egun adituekin eta profesionalekin.
    Nire ustez lan bikaina bete dute egileek.

    3.-KALIFIKAZIOA

    • Ebaluatutako irizpideen arabera, blog honi jartzen diodan kalifikazioa 10ekoa da.

    4.-EGILEA

    • Unai Laka

    ResponderEliminar
  9. Ebaluazio irizpideak:
    - Informazio iturri ugari erabili dituzte eta gainera izaera ezberdinekoak: Pilotari nahiz prestatzaileei elkarrizketak, artikulu zientifikoetako erreferentziak, liburuak.
    - Jorraturiko gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak biltzeaz gain, galdera bere osotasunean erantzun dutela iruditzen zait. Beroketa batek nola izan behar lukeen behar bezala azaldu digute.
    - Era guztietako IKTak erabili dituzte. Denak baliagarriak.
    - Antolaketaren aldetik akatsik ez. Aurkitu beharreko informazioa azkar aurkitu dut.
    - Talde lana izan dela erakusten dute bideoek. Batzuetan bat eta besteetan bestea. Egoki.
    - Argazkien erabilerarekin testuaren erakargarritasuna handitu da. Soberan hitz gutxi daude eta hori eskertzekoa da.
    - Ortografia akats ugari ditu. Hitz ezberdinak deklinatzerakoan k hizkiaren erabilera eza da nabariena. Esaldiak dena den arazorik gabe uler daitezke.
    Gaia: Ulergarritasunaren aldetik sekulako lana egin dutela uste dut. Blogaren atal bakoitzean informazio baliogarria aurkitu dezakegu, ondo azaldurikoa eta batez ere, gai honetaz askorik ez dakien jendearentzat ulergarria. Aldi berean gainera, ez dago gehiegizko informaziorik eta horrek irakurketa errazten du. Bideo eta argazkien laguntzarekin, are errazagoa eta erosoagoa bilakatzen da irakurketa.
    Kalifikazioa: 9
    JON AZALDEGI LAKUNTZA

    ResponderEliminar
  10. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    • Hiru informazio iturri baino gehiago erabiltzen dituzte.( bikain. 9)
    • Garatutako edukiei dagokionez, galderari erantzuten diote, sakontasun handiz. Gainera, esteken bidez informazio gehigarria agertzen da.(Bikain-9)
    • IKT –ak erabili dituzte; blogaren jarraipenerako oso baliagarriak izan direlarik.(Oso ongi-8))
    • Erraztasun handiz aurkitzen dira gauzak blogean. Dena argi eta txukun dago jarrita. (Bikain-9)
    • Talde lana izan dela argi dago, bideo zein argazkietan ikusten den bezala. (Oso ongi -8)
    • Hizkuntza zuzena da, baina batzuetan ez da oso erakargarria, momentu batzuetan parrafoak luzeegiak egiten dira. (oso ongi-7)
    • Ortografia akats batzuk ditu. (ongi-6)


    2- GAIA (edukia):
    • Bloga oso ondo dagoela iruditu zait. Edukiari dagokionez, zerbait desberdina aukeratu dute, oraindik asko landu gabe dagoena. Ondorioz, pilotari, entrenatzaile zein prestatzaile fisikoentzat erreminta oso erabilgarri izan daitekeen bloga sortu dute.
    Bertan modu argi eta antolatu batean beroketa batean agertzen zaizkigun aspektu guztiak azaltzen dituzte eta oso erraz aurkitzen dira. Gainera Beraz, helburua lortu dutela esan daiteke.

    • Erabilitako informazio iturriei dagokionez, nire ustez oso ondo lotu duituzte beroketaren oinarriak, eskupilotaren ezaugarriekin, ondoren eskupilotarako beroketa mota bat sortzeko. Beraz aurkitutako informazioa guztiz aprobetxatu dutela esango nuke.

    • Seguraski beroketaren inguruan artikulu gehiago egongo direla, baina lana egiteko nahikoa erabili dituztela iruditzen zait.

    • Hobetzeko zerbait aipatzekotan, galdera bat utzi nahi nizueke: beroketa adin guztietarako baliagarria da? Eta horrela izan ezean, adinak zehaztea eta behar bada beste beroketa eredu bat planteatzea egokia izango litzateke.

    3- KALIFIKAZIOA:
    • Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogari honako nota jartzen diot: 9

    4- KRITIKA EGILEA:
    • Irene Paredes.

    ResponderEliminar
  11. 1.Ebaluazio Irizpideak
    -Informazio iturriak: Hiru baino gehiago darabiltza, bikain.
    -Garatutako edukia: esteka ezberdinen bidez informazioa gehitzen da, eta galderari erantzuten dio bere osotasunean. Bikain.
    -IKT: Blogaren jarraipenerako oso baliagarriak. Oso oso ongi
    -Ordena: ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira eta xehetasun mota guztiak zaindu dira.
    -Talde lana izan da nabarmen.
    -Idazkera erakargarria guztiz eta ortografia akatsik gabekoa.

    2. Gaia (edukia)
    Blogean sartzen zaren momentutik bikaina iruditu zait: antolaketa, txukuntasuna, ordena. Oso gustokoa eta interesgarria. Gainera elkarrizketekin eta informazio askorekin. Oso ona benetan. Zorionak.

    3.Kalifikazioa
    -Bikain 10.

    4. Izen Abizenak
    -Aitor Villar Ruiz

    ResponderEliminar