AURKEZPENA

Beroketapilotan bloga, esku pilotan beroketa egoki bat nolakoa izan daitekeen argitzea helburua duen proiektua da. Blogan zehar gaiaren inguruko errebisio bibliografiko sakon bat planteatzen da beroketaren oinarriak argitzeko intentzioarekin. Ondoren, bideo, argazki eta elkarrizketa batzuetaz baliatuz, esku pilotako partidu eta entrenamendu aurreko beroketa eredu bat proposatzen da.

Blog honen helburua beraz, pilotari, entrenatzaile eta elkarteen zeregina erraztea da, eguneroko entrenamendu eta partiduen atal oso garrantzitsu baten proposamena eginez. Aipatutako beroketa ereduak ez dira perfektuak edo hoberenak, baina teorikoki beroketa bati aurreikusten zaion funtzioa betetzen dute eta entrenamendu edo partiduen kalitatea hobetzea bilatzen dute. Azken finean, beharrezkoa ikusten dugu pilotan egiten den beroketaren oinarrizko jarraibide batzuen estandarizazioa.

Proiektuaren justifikazioari dagokionez, argitu beharra dago, Euskal Pilotako jokamolde ezberdinetan beroketari eman zaion garrantzi eskasak animatu gintuela proposamen hau aurrera eramatera. Euskal Pilota ezagutzen edo praktikatzen dutenek gurekin  bat etorriko dira, orokorrean gaizki berotzen dela esaten dugunean. Historikoki beroketari eman zaion eta gaur egun ematen zaion garrantzia behar baino askoz gutxiago da, batez ere, profesionalismotik urruntzen garen heinean. Beraz, aurretik dugun erronka handia bada ere, denon artean pilotaren garapena lortzea dugu, hemendik aurrerako pilotari eta teknikoen lana hobetuz.

Blogaren helburua eta justifikazioa azaldu ondoren, eskerrak eman nahiko genieke proiektu hau burutzera lagundu digutenei. Batetik, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatean irakasle moduan diharduten Julio Calleja, Javier Orbañanos eta Oidui Usabiaga-ri. Bestetik, beroketaren inguruan dugun jakintza areagotu diguten ZENTRUM - Rehabilitación & Rendimiento-ko Aritz Altadill eta Jurdan Mendigutxia-ri. Modu berean, bere ohiturak eta bizipenak zabaldu diguten Juan Martinez de Irujo eta Mikel Idoate esku pilotako pilotari profesionalei.

Aurkezpenarekin amaitzeko, blogaren sortzaileen informazioa plazaratuko dugu. Proiektu honen gidaritzapean, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura amaitzear dauden eta Euskal Pilota maite duten Xabier Barbero eta Mikel Lana daude.

Xabier Barbero


  • Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
  • Piraguismoko 1º mailako entrenatzailea
  • Club Natación Pamplona piraguismo taldeko entrenatzailea, 2009-2014



Mikel Lana

  • Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
  • NSCA – Certified Personal Trainer, 2014
  • Kirol Teknikaria Euskal Pilotan, 2013
  • Errendimenduko Practicuma ZENTRUM-en, Aspe eta Asegarce-ko pilotarien prestaketa fisikoan, 2013-2014
  • Nafarroako Euskal Pilotako Federakuntzaren esku pilotako jubenil selekzioaren entrenatzailea, 2013-2014
  • San Miguel Pilota Taldearen entrenatzailea, Estella-Lizarra, 2013-2014
  • Arkupe Pilota Taldearen entrenatzailea, Murgia, 2012-2013

§  

1 comentario:

  1. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
    • Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza eta horrez gain, instalazioetan egon dira eta eskuratutako dokumentuak oso interesgarriak dira.(BIKAIN)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da. (BIKAIN)
    • Hiru IKT edo gehiago darabiltza, material didaktiko oso interesgarria eskainiz( BIKAIN)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. (BIKAIN)
    • Hizkuntzaren aberastasuna balekoa da. Gramatika akatsak noizbehinka (OSO ONDO)
    • ortografia akatsak: bate do beste. (OSO ONDO)

    EDUKIA (Gaia)
    Beroketaren gaia, espero gabeko gai bat suertatu zait honelako blog bati bisita egiterakoan eta uste dut honako gauzak irakurri arte ez garela euren garrantziaz jabetzen, ni neu behintzat oso gutxi. Blog honetan aurkitu dudan informazioa oso aberatsa izan da aniztasun aldetik eta bikain antolatuta dagoela uste dut. Honez gain, testigantza famatu ezberdinen presentziak ere balio erantsi bat ematen dio blogari.
    Oso material erabilgarria dago bertan nire ustez eta gainera modu xumean, pelota munduko edonori lanak errazteko atari gisa planteatzen dute. Benetan lan bikaina.
    KALIFIKAZIOA
    Kontuak kontu, nire kalifikazioa 9,5ekoa da. Zorixonak mutillak ta segi holantxeik!

    ResponderEliminar