Autore
ezberdinen (Vaquera et al,. 2002; Thomas, 2000; Freiwald, 1996) beroketaren
definizioak aztertu ondoren, definizio ugari eta ezberdinak aurkitu ditzakegula
esan dezakegu. Denak baliagarriak izan daitezkeen arren, aztertu ditugunen artean, beroketa bere
osotasunean hobekien definitzen duena ondorengo lerroetan proposatzen duguna da:
Beroketa, kirolariaren organismoa ondorengo lehiaketa
eskakizunetara egokitzea helburu duen eta kirol jardutea burutu aurretik egiten
den zeregin edo ariketen multzoa da. Kirol jardutearen bitarteko lesio arriskua
minimizatzea eta ariketarekiko aldez aurretiko jarrera psikologiko egokia
lortzea bilatzen du (Calleja et al., 2008).
No hay comentarios:
Publicar un comentario