ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK



Faktore ezberdinak beroketaren protokolo teorikoen moldaketa eragin dezakete. Horien artean aurkitu ditzakegu (Berdejo, 2011):

  • Subjektuaren adina: adina handitzen doan heinean beroketa luzeagoa eta progresiboagoa izan beharko da, jokalariaren erregulazio fisiologikoaren abiadura txikiagoa dela eta.
  • Egoera fisikoaren maila: zenbat eta hobeagoa izan pilotariaren egoera fisikoa, beroketak iraupen eta intentsitate handiagoa izan beharko luke. Egoera fisikoa oso baxua bada ere, gutxienez 10 minutuko beroketa lana egin beharko da.
  • Eguneko momentua: partidu edo entrenamendua goizez egiten bada beroketa luzeagoa izan beharko da, errendimendu maximoa lortu ahal izateko.
  • Ingurugiroko tenperatua: bero askoko egoeretan gehiegizko beroketa ekiditea komeni da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario