Beroketak
sortzen dituen onurak zein hauek sailkatzeko moduak ugariak dira. Erabiltzen
den sailkapena ezberdina izan arren, denek bat datoz beroketa egoki batek ondorengo
lerroetan izendatuko diren onurak izan ditzakeela . Blog honetan azpi atal
ezberdinetan beroketak dituen onurak banatu dira (Berdejo, 2011; Pareja, 2010; Bishop, 2003) :
a) Sistema kardiobaskularra
- Bihotz maiztasunaren handitzea adrenalinaren estimulaziogatik
- Odol presioaren handitzea
- Zirkulazioan dagoen odolaren ugaritzea. Honen bidez substratuen, oxigenoaren eta hondakinen garraioa azkarragoa da
b) Arnas sistema
- Hemoglobina eta mioglobinatik datorren oxigenoaren askatze handiagoa
- Oxigenoaren disoziazio handiagoa, jarduera bitartean muskuluan ematen den oxigeno ekarpena hobetuz
- Arnas maiztasunaren handitzea
- Gasen elkartrukearen eraginkortasun handiagoa
- VO2 basalaren handitzea: metabolismo aerobikoa indartuz eta fosfokreatina erreserbak mantenduz lehiaketa garaian erabili ahal izateko
c) Sistema neuromuskularra
- Muskuluen biskositatea murriztu
- Muskuluen tenperatu handitu aktibitate entzimatiko eta metabolikoa erraztuz.
- Tonu muskularra handitu
- Hartzaile nerbioso sentikortasuna eta nerbio kinadaren transmisio abiadura handitu
- Erreakzio abiadura handitu
- Potentziazio postaktibazioa: aurretik antzeko uzkurdura jardueraren ondorioz, muskuluaren uzkurdura errendimendua handitu batez ere, indar eta potentzia osagaiak behar dituzten jardueretan
- Uzkurdura agonista-antagonistaren eraginkortasuna hobetu
d) Faktore psikologikoak
- Partidu edo entrenamendura mentalki prestatuagoa iritsi
- Lehiaketa aurreko tentsio eta estutasuna kendu
- Kontzentrazioa eta motibazioa handitu
- Atentzioa, pertzepzioa, akzioen zehaztasuna, autokonfiantza eta kontzentrazioa handitu
- Aktibazio sentsorialen prozesuak ugaritu
e) Onura profilaktikoak edo
lesioen prebentzioa
- Muskulu eta artikulazioen tenperatura igotzeak eta erreakzio metabolikoen ugaritzeak ehunen ezaugarri biskoelastikoak aldatu ditzake lesioen prebentzioa eraginez





No hay comentarios:
Publicar un comentario