Beroketapilotan bloga, esku pilotan beroketa egoki bat nolakoa izan daitekeen argitzea
helburua duen proiektua da. Blogan zehar gaiaren inguruko errebisio
bibliografiko sakon bat planteatzen da beroketaren oinarriak argitzeko
intentzioarekin. Ondoren, bideo, argazki eta elkarrizketa batzuetaz baliatuz,
esku pilotako partidu eta entrenamendu aurreko beroketa eredu bat proposatzen
da.
Blog honen helburua
beraz, pilotari, entrenatzaile eta elkarteen zeregina erraztea da, eguneroko
entrenamendu eta partiduen atal oso garrantzitsu baten proposamena eginez.
Aipatutako beroketa ereduak ez dira perfektuak edo hoberenak, baina teorikoki
beroketa bati aurreikusten zaion funtzioa betetzen dute eta entrenamendu edo
partiduen kalitatea hobetzea bilatzen dute. Azken finean, beharrezkoa ikusten
dugu pilotan egiten den beroketaren oinarrizko jarraibide batzuen
estandarizazioa.
Proiektuaren
justifikazioari dagokionez, argitu beharra dago, Euskal Pilotako jokamolde
ezberdinetan beroketari eman zaion garrantzi eskasak animatu gintuela
proposamen hau aurrera eramatera. Euskal Pilota ezagutzen edo praktikatzen
dutenek gurekin bat etorriko dira,
orokorrean gaizki berotzen dela esaten dugunean. Historikoki beroketari eman
zaion eta gaur egun ematen zaion garrantzia behar baino askoz gutxiago da,
batez ere, profesionalismotik urruntzen garen heinean. Beraz, aurretik dugun
erronka handia bada ere, denon artean pilotaren garapena lortzea dugu, hemendik
aurrerako pilotari eta teknikoen lana hobetuz.
Blogaren helburua
eta justifikazioa azaldu ondoren, eskerrak eman nahiko genieke proiektu hau
burutzera lagundu digutenei. Batetik, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien
Fakultatean irakasle moduan diharduten Julio Calleja, Javier Orbañanos eta
Oidui Usabiaga-ri. Bestetik, beroketaren inguruan dugun jakintza areagotu
diguten ZENTRUM - Rehabilitación & Rendimiento-ko Aritz Altadill eta Jurdan
Mendigutxia-ri. Modu berean, bere ohiturak eta bizipenak zabaldu diguten Juan
Martinez de Irujo eta Mikel Idoate esku pilotako pilotari profesionalei.
Aurkezpenarekin
amaitzeko, blogaren sortzaileen informazioa plazaratuko dugu. Proiektu honen
gidaritzapean, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura amaitzear
dauden eta Euskal Pilota maite duten Xabier Barbero eta Mikel Lana daude.
Xabier Barbero
- Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
- Piraguismoko entrenatzailea 1º mailan
Mikel Lana
- Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Lizentziatura, 2009-2014
- NSCA – Certified Personal Trainer, 2014
- Kirol Teknikaria Euskal Pilotan, 2013
- Errendimenduko Practicuma ZENTRUM-en, Aspe eta Asegarce-ko pilotarien prestaketa fisikoan, 2013-2014
- Nafarroako Euskal Pilotako Federakuntzaren esku pilotako jubenil selekzioaren entrenatzailea, 2013-2014
- San Miguel Pilota Taldearen entrenatzailea, ESTELA-LIZARRA, 2013-2014
- Arkupe Pilota Taldearen entrenatzailea, Murgia, 2012-2013
§
.jpg)
